martes, 25 de noviembre de 2014

SARRERA



Izar Azkoaga, Andrea Lusarreta, Josune Odriozola eta Alba Zunzarren gara, Jarduera Fisikoa eta Kirolaren zientzietako graduko 1.mailako ikasleak.

Blog bat sortu dugu "Gure pilota" Etxarriko pilota elkartearen inguruan.

Argitu egin behar dugu, elkartean mutilak zein neskak aritzen direla. Baina,gu nesken pelota elkartean oinarritu gara.

ERREFERENTZIAK:

Arratsalde pasa Etxarri Aranatzera joan ginen, bertan Miguel Aristorenarekin hitzordua baikenuen. Miguel Aristorena nesken palako entrenatzaile eta juntaren kide da, elkarte hau aurrera ateratzea bultzatu duena; hots, sustatzaile nagusia.

Lehen esan bezala, mutilak ere badaude. Hauen entrenatzaile eta arduraduna Aitor Zubieta pilotari profesionala da.

Blog-ari estruktura hobea emateko, http://www.pilotarianaun.net/ -tik lortu ditugu zenbait baliabide.

Blog-an murgildu baino lehen eskerrak eman nahi dizkiogu Miguel Aristorena eta elkarteko kide guztiei eskeinitako arreta eta tratu onarengatik. MILA ESKER!

Hau guztia esanda, blog-ari hasiera emateko bideo polit bat jarri dizuegu, nesken palaren berri zer edo zer gehiago jakiteko. Ikusi nahi baduzue! Gozatu!

Hona hemen bideoaren link-a:

28:20 minututik aurrera.

http://www.eitb.tv/eu/bideoa/euskal-herria-zuzenean--2014-2015/3810621935001/3879145409001/06-nov-14/