ETORKIZUNA

Nafarroan palan aritzen diren nesken testuinguruan bi egoera daude. Alde batetik, gero eta neska gehiago dira palan aritzen direnak, herri askotan elkarteak sortzen ari direlarik (Iruritan, Larragan, Artaxonan, Lekunberrin, Otxagabian...). Gainera, sortuta dauden elkarteetan ere, hastapenetik hasteko aukera egonik, duela urte batzuk baina gazte gehiago hasten dira txikitatik kirol honetan.

Bestalde, Etxarriko pala elkarteko kasuan bezala, hornikuntza eta egoera ekonomikoagatik, ezin dute jende gehiago onartu. Egun, 32 neska inguru dituzte eta urtero elkartean neska bat edo bi hartzen dute. Honekin esan nahi dena da, nahiz eta apuntatzeko eskaera anitz egon, elkartearen ezaugarriengatik ezin dira onartu. Hortaz, barne-araudia betetzea ezinbestekoa da kanpoan geratzen baitira, palan aritu nahi duen jendea.

Palan aritzen diren gero eta neska gehiago dagoela argi dago. Baina gobernuak zein instituzioek diru-laguntzak ematerako garaian, ez dute hori kontuan hartzen. Beraz, Miguel Aristorenaren iritziz, kirol honek etorkizun beltza du, gobernuak eta instituzioek gaur egungo egoerara diru-laguntzak moldatzen ez baditu.

Mutilen kasuan, beraiek profesional izatea dute amets moduan,baina nesken kasuan hori ezinezkoa da. Neska baten goreneko itua mundial bat jokatzea da.

Gai honetan ere, polemika handia dago. Mundialetan orain arte neskek joka zezaketen modalitatea paleta argentinarra trinketean zen. Aurtengo Mexikoko mundialean modalitate berri bat sartu zuten: 20-20 frontoia.


Hortaz, arazoa honako hau da: elkartean modalitate horiek praktikatzen al dituzte? Erantzuna ezetz da. Laburbilduz, orduak eta orduak sartzen dituzte gero helmuga horretara iristeko aukerarik ez izateko.

Emakumeak kirol honetan bidea irekitzen ari dira pixkanaka-pixkanaka, baina oraindik egiteko asko dago. Miguel Aristorenak esan zuen moduan, lan asko egin behar da eta laguntza gehiago jaso behar dira. Hor da hor deialdia!

No hay comentarios:

Publicar un comentario