METODOLOGIA

Entrenatzerako orduan zortzi pertsonetako taldetan banatzen dira, irakaskuntza prozesua egokia izan dadin. Gainera adinen arabera banatzen dira, mailaka, desberdintasun handiegirik ez egoteko eta maila batzuetan jende gutxi dagoenez beste kategoriekin nahasten dira. Adibidez alebinak eta infantilak elkartzen dira, eta baten bat oso ona izanez gero maila handiagoekin entrenatzera eramaten dute.

Entrenamenduei dagokienez,lau pertsona aritzen dira, urte osoan zehar, entrenatzaile moduan eta abuztuan aurredenboraldia hasten da, non egoera fisiko egokia hartzea lehenengo helburua den. Horregatik, jubenilak korrikaldi jarraia egiten dute entrenamendua baino lehenago. Aurredenboraldia amaitu ondoren denboraldiko entrenamenduekin hasi ziren. Hauetan, denek egitura berdinari jarraituz lan egiten zuten. Hasieran berkoeta, korrika eginez, giltzadurak berotuz,etab.. eta ondoren zortziko taldea bitan banatzen da. aurreko lauak teknika ariketak lantzen dauden bitartean (hala nola, sake errestoak, ezkerrez, airez, bi pareta, moztuak...) errebotean dauden beste lauak pelotAeoan aritzen dira. Ondoren partiduak jolasten dituzte bi biren kontra, errolak aldatuz eta horrela entrenamendua amaitu arte. Bukatzeko, etxera joan baino lehen, luzaketak egitera behartzen dituzte inor ez lesionatzearren.

Elkartearen helburua aisialdirakoa baino ez da, hala ere konpetizioetan parte hartzen dute. Badaude hainbat neska kirol egiteagatik entrenatzen dutenak eta konpetiziorik egin nahi ez dutenak eta hauek ere kontuan hartzen dituzte. Baina badaude beste hainbat konpetizio ofizialetan parte hartzen dutenak eta serioago jarduten direnak. Aipatu beharra dago subentzio faltagatik material eta instalazio eskasak daudela, eta ezin dela kluba gehiago handitu, horregatik sar daitezkeen pertsona kopurua oso mugatua da.


Azaroaren 13an entrenatzen

No hay comentarios:

Publicar un comentario