HISTORIA

Etxarriko pala eskola 2000. urtean sortu zen, Etxarriko neskentzat pala jokoa sustatzeko asmoz. Pala Eskola Gure Pilota Eskolaren barruan integratua sortu zen. Beraz elkarte honek Eskupilota Eskola eta Pala Eskola biltzen ditu bere baitan. Pala Eskolaren sustatzaile nagusia Miguel Aristorena izan zen, Telletxea zenaren laguntzarekin. Gero, Saioa eta Janira alabak gehitu zitzaizkion.

 Hasieran, herriko neskak futbitoan aritzen ziren lagunartean, inolako seriotasunik gabe. Ondoren, erdi jolasean palan aritzen hasi ziren batzuk, eta hortik sortu zen zaletasuna. Nahiz eta hasiera gogorrak izan ziren, mutilak ate joka zebiltzatelako "beraiena zena" eskatuz, mugimendua aurrera jarraitu zuen eta azkenean, elkartea 2002. urtean sortu zen ofizialki. Indar handia hartu duen eskola da, erreferente bihurtu dena Nafarroako eta Euskal Herriko nesken pala jokoan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario