KATEGORIAK ETA MATERIALAK

KATEGORIAK


  • BENJAMINAK (5 pertso.)
  • ALEBINAK (5)
  • HAURRAK (10)
  • KADETEAK (4)
  • JUBENILAK (6)
  • HELDUAK (2)
GUZTIRA: 32 neska




MATERIALAK

Elkarteak material guztia eskeintzen die, betaurrekoak izan ezik.



Pilotak eta erabilitako palak ezberdinak dira adinaren, mailaren, ... arabera, pisu oso ezberdinak baitituzte.
Benjamin eta alebinek barrutik hutsa den gomazko pilota urdin edo beltz batekin jokatzen dute, nahiko arina da eta barrutik hutsa da. Beraien palak 300 gr inguru pisatzen ditu.
Kadete eta haurrek "pilota maziza" bezala ezagutzen den pilotarekin jokatzen dute, laranja punto horia edota berdea. Palak 400 gr inguru izaten ditu, dagoeneko errefortzuak dituena.
Kadete eta jubenilek orokorrean pelota txuria puntu okrearekin erabiltzen dute eta beraien palak 500gr-tik gorako pisua hartzen du.
Aipatzekoa da kadete eta jubenilek pilota txuria erabiltzen dutela Etxarriko frontoia berdea delako eta ongi ikusten delako. Beste koloreko frontoietan (txuria, ...) puntu okreko pilota beltza erabiltzen dute




Jubenil baten pala, pilota eta betaurrekoak.








1 comentario:

  1. Hasierako orria oso egokia, datu gehiago ikustera eramaten gaituzten lehioak segituan ikusten dira.
    Oso hitz gutxi duzuen arren, informazio pila bat dago eta badu garrantzia hitz gutxirekin asko esateak. Irakurlearentzat oso blog irakurterraza da.
    Argazkiak nahiko dituzue eta horrek bloga aberasten du.
    Lan egokia egin duzue.
    Ander Gerrikaetxebarria, JFKZ 1
    Kalifikazioa: 9

    ResponderEliminar